Posterrak

Posterrak

Komunikazio eta hezkuntza digitalaren inguruan zuen ekarpenak bidaltzeko aukera duzue, nahieran. Gaiaren inguruko hausnarketak, esperientziak, ekarpenak, ikerketak... denak du lekua jardunaldian. Ikastetxeak, ikasleak, irakasleak, etorkizuneko irakasleak, ikerlariak, aholkulariak... profil guztien ekarpenak izango dira ongi etorriak. Posterrak formatu digitalean aurkeztuko dira jardunaldian bertan, World Coffee dinamika egiten dugun bitartean. Horrez gain, webgune honetan eta gure sare sozialetan ere zabalduko dugu.